EAJ-PNV Galdakaoren ustez, EH Bilduren jarrera "oso larria eta kezkagarria" da, elkarbizitzaren, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aldeko mozio bat bertan behera uzteagatik
- EAJ-PNV Galdakao

- Oct 1
- 1 min read

(Galdakao, 2025eko urriaren 1ean). Joan den irailaren 25ean, Galdakaoko Udaleko osoko bilkurak atzera bota zuen EAJ-PNV Galdakaok aurkeztutako "Elkarbizitzaren alde eta Ertzaintza eta udaltzainak defendatzeko" mozioa. Ekimenak jeltzaleen sei zinegotzien eta PSE-EEren bi ordezkarien babesa jaso zuen (aldeko 8 boto), baina ez zen onartu EH Bilduren kontrako 9 botoengatik eta UH eta Auzoak alderdien 4 abstentzioengatik.
Mozio hori EAJ-PNVk Bizkaiko hainbat udaletan bultzatutako ekimen baten parte da, izan ere, alderditik uste dugu Ertzaintza eta udaltzaingoa, azken hilabeteetan, hainbat jai-gunetan jazarpen kanpainak ari dela sufritzen. Gure poliziak eta ordezkari publikoak seinalatzeko kanpaina bat, erakundeen gaitzespen argia eta babes irmoa eskatzen duena.
Horregatik, EAJ-PNV Galdakaok uste du "oso larria eta kezkagarria" dela EH Bilduk mozio honen aurka bozkatu izana. Mozio honek erasoak gaitzestea, euskal polizien lana aitortzea eta bizikidetza demokratikoa berrestea baino ez zuen planteatzen.
EAJ-PNV Galdakaok salatu nahi du EH Bildu berriro ere erretratatu egin dela, indar demokratiko guztien ahobatezko babesa jaso behar zuen adierazpen baten aurka agertuz. UH eta Auzoak taldeen abstentzioen konplizitatearekin, EH Bilduk bertan behera utzi du segurtasuna, errespetua eta bizikidetza bezalako oinarrizko balioak defendatzen zituen ekimena.
Galdakaoztarrek merezi dute jakitea nork egiten duen elkarbizitza eta errespetu demokratikoaren alde, eta nork ez dituen gaitzesten Ertzaintzaren, gure udaltzaingoaren eta ordezkari publikoen aurkako erasoak eta mehatxuak.
EAJ-PNV Galdakaok bizikidetzarekin, herritarren segurtasunarekin eta erakundeen errespetuarekin duen konpromiso irmoa berresten du, eta EH Bilduren inkoherentzia salatzen dugu, beste behin ere argi eta garbi erakutsi baitute beren hitzak ez datozela bat beren ekintzekin.






