EAJ-PNVk 2023ko udal aurrekontu orokorretan hainbat zuzenketa sartu zituen, eskola-materiala eskurat
- EAJ-PNV Galdakao
- Oct 24, 2023
- 1 min read

Horri esker, familia galdakoztarrak 2023-2024 ikasturterako eskola-materiala erosteko laguntzekin kontatu ahal izango dute, eta neurri horrek, alde batetik, gure udalerriko familien artean eskola-materialaren `prezioaren igoeraren eragina arintzea ahalbidetuko du eta aldi berean, tokiko merkataritzaren jarduera bultzatuko du.
Dena den, EAJ-PNVn uste dugu gobernu talde honek garatu eta onartzen dituen laguntza horien oinarriak guztiz eskasak direla eta oso hobetu daitezkeela, eta zentzu horretan, honako ZUZENKETA hau aurkezten dugu:
Oinarri arautzaileen 3. artikuluan jasotzen da diru-laguntzaren xedea hezkuntza-jarduera laguntzea, bultzatzea eta sustatzea dela, tokiko merkataritzaz gain, eta horregatik ikusten dugu beharrezkoa dela Batxilergoa sartzea eta horrela kopuru handiagoa lortzea. Galdakaoko ikasleen gain, udalerriko merkataritza-jarduera hein handiagoan sustatzea materialaren erosketa zabalduz.
Kontuan izan, halaber, oinarriek aipatzen dutela hasierako diru-laguntzaren esleipena zabaltzeko, udalak, aurrekontu erabilgarritasunaren arabera, deialdi berri bat onartzea eskatu gabe ahal du egin, eta hori sinesgarritzat jotzen dugu Batxilergoa sartzeko.
Galdakaon bi institutu daude, Elexalde BHI eta Bengoetxe BHI, non Batxilergoko 1. eta 2. mailak egiten diren eta laguntzetan ez sartzeak guztira 164 ikasle uzten ditu kanpoan (22-23 urteko datuak).
Aurrekoaren ildotik, nabarmendu behar da, halaber, lortutako azken datuen arabera, EAEn, batez beste, 2.047 euro gastatuko dituztela euskal familiek aurten alaba edo seme bakoitzeko, iazko gastua baino 164 euro inguru gehiago. Are gehiago, ikasle bakoitzeko batez besteko gasturik handiena batxilergoan kontzentratzen da (318 euro LHn, 398 euro DBHn eta 474 euro batxilergoan), eta testuliburuak eta ekipamendu informatikoak dira gastu nagusia.
Horregatik guztiagatik eta aurkeztutako oinarriak hobetzeko eta Galdakaoko ikasle kopuru handienarengana iristeko, aldaketa hau proposatzen dugu Batxilergoa laguntzak lortzeko baldintzen barruan sartzea.
Dena den, EAJ-PNVk oinarriak zabaltzeko lan egingo du, datozen asteotan gobernu taldeari beste hainbat hobekuntza-proposamen helaraziz, onartzea espero duguna, laguntza hauek aurreikusitako helburuetan askoz eraginkortasun handiagoz emaitza izan dadin.