top of page

EAJ-PNVk Bengoetxeko hitzarmena babestu du, baina gogorarazi du etxebizitza babestuen sustapena lege-betebeharra dela eta Udalari anbizio handiagoa eskatu dio


Galdakao, 2025eko azaroaren 7a – EAJ-PNVren udal taldeak aldeko botoa eman dio Bengoetxen etxebizitzak

garatzeko udalbatzan onartutako hirigintza-hitzarmenari, uste baitu horrek udalerria aurrera eramaten

laguntzen duela eta etxebizitza eskuragarria sortzen duela.

Hala ere, jeltzaleek eskatu diote gobernu-taldeari ez aurkezteko lorpen berezi gisa etxebizitza-arloan

indarrean dagoen araudia betetzea, eta ohartarazi dute udalak ez dela mugatu behar legeak ezarritakoa

betetzera; aitzitik, bere hirigintza-eskumenak baliatu behar dituela etxebizitza babestuaren erreserba

handitzeko, eskaria dagoen tokietan, gizarte-kohesioa eta etxebizitza duinerako sarbidea indartuz.

“Galdakaok tresnak ditu hori egiteko —planak, hitzarmenak eta lurzoru erabilgarria—; behar dena

borondate politikoa da”, nabarmendu dute. “EAJ-PNVren konpromisoa etxebizitza publikoarekin argia da:

udalerriarentzat onuragarria dena babestea, kudeaketan zuhurtasuna eskatzea eta anbizio handiagoa

exijitzea gutxieneko lege-betebeharra besterik betetzen ez den tokietan.”

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legeak eta 45/2025 Dekretuak ezartzen

dutenez, garapen berriek beren eraikigarritasunaren %40 eta %75 artean gorde behar dute etxebizitza

babestuentzat, lurzoru-mota bakoitzaren arabera. “Legea betetzea beharrezkoa da, baina garrantzitsuena

hortik harago joatea da: etorkizuneko ikuspegiarekin planifikatzea eta etxebizitza publikoaren politika

sendotzea”, adierazi du talde jeltzaleak.

EAJ-PNVk balorazio positiboa egin du erakundeen eta eragile pribatuen arteko lankidetzari esker ekintza hau

posible izan delako, eta azpimarratu du beharrezkoa dela lankidetza publiko-pribatuaren ereduetan

sakontzea, etxebizitza eskuragarrien eskaintza egonkor eta kalitatezkoa bermatzeko.

Halaber, jeltzaleek defendatu dute beharrezkoa dela tresna berriak eta formula berritzaileak aztertzea,

etxebizitza babestuen parkea handitzeko, hirigintza-kudeaketa arintzeko eta sektore publikoa, enpresa-

ehuna eta lurraldeko gizarte-erakundeak arteko lankidetza sustatzeko.

 
 
bottom of page