top of page

Osoko bilkuran, aho batez onartu zen EAJ-PNV Galdakaok Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoen EtxeTic eredua bultzatzeko aurkeztu genuen mozioa.


Galdakaoko Udalbatzak aho batez onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako etxeIKT zerbitzu publikoaren inplementazioa eskatzeko EAJren udal taldearen mozioa. Etxean arriskuak monitorizatzeko eta prebenitzeko teknologia berrien erabileran oinarritzen da zerbitzu hau, eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei eta haien zaintzaileei laguntzea du helburu. 2021az geroztik, Aldundia ekimen hori garatzen aritu da. Doan eskainiko da, eta bateragarria izango da beste programa batzuekin. Urte amaierarako Bizkaian 11 zentro martxan egotea espero da, laguntza behar duten 5,000 pertsona ingururi arreta emanez. Mozioa udalerriko alderdi politiko guztiek babestu zuten.



ree

 
 
bottom of page